XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ohitura denez, Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa Probintzialak bere lankidetza ematen du probintziako Udalek eta Diputazio Foralak antolatzen dituzten bailarako lehiaketetan.

Udan, gure herrietako festa-egunetan hain zuzen, lehiaketetarako giro gehiago egoten da eta feriara joan, baserri honetako edo horretako ganadua ikusi eta egunpasa ederra egiteko asmoz herri batetik bestera doazen baserritarrak ere ugari dira.

1980.ean ondoko herri hauetan egin dira Lehiaketak: Irun, Oñati, Zarautz, Azkoitia, Ordizia, Zumarraga, Elgoibar, Hondarribia, Urretxu eta Zegaman.

Era berean, eta urte askotako etenaldiaren ondoren, lehen ospatzen zen ganadu-lehiaketa berriz ere ezarria izan da Zestoa, Soraluze eta Eibar-Arrateko festa-programetan.

Aipatutako bailaretako lehiaketara beren ganaduak aurkezten dituzten baserritarrak 240 izan dira; horietatik batzuk garrantzi haundiko sariak jaso dituzte dirutan, Gipuzkoako baserri horietako txokorik nabarmenena beteko duten asko kostatako trofeoak ere bai.

Bailaretako lehiaketa hauez gain, Lehiaketa Probintziala egin zen Hernanin ekainaren 26an, zeinetan probintziako liburu genealogikotan inskribiturik dauden umetarako 90 buru hautatuk hartu baitzuten parte.

Aukera honen ondorio izan dira saria irabazi duten 225 idisko eta bigai-jabeei banatu zaizkien Hazkuntza-Sariak.

Sariketa hauetara 361 buru aurkeztu dira.